XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Zer? Ama? Ai neure seme laztana! mosu ta mosu, negar ta negar; ez intzala etorriko iru urtetan, ta zer jazo jak orren arin etorteko? - mosu ta mosu, negar ta negar; erantzi bere ganeko gonea ta batu Josetxo lengo estalkiaren ganetik; mosu ta mosu, negar ta negar; erantzi eragin neskameari ganeko gonea, ta estaldu Josetxo- eure etxe ondora ekarri au Jaungoikoak, eure aita-amen laguntasunaz gatxontzera - mosu ta mosu, negar ta negar; Txomin be negarrez, otseiña ta neskamea be negarrez; danak negarrez.

Ezin idatzi leiteke an eratu zan laurka arrigarrizkoa! Juana Mari, ezagutu ebanean bere semea, jausi zan bere ganera, ta mosuka egoala izan eban larritasun bat.

Illun egoan itxasaldea, ta Txomiñek igitu ebazan guztiak.

Lauren artean, alik ariñen eroan eben etxera ta ogeratu eben.

Oso indarga egoan Josetxo; osta-ostan egiten eban berba bat edo beste.

Neskamea bidaldu zan Mundakara osagillea billatutera, ta laster jakin zan erri guztian Josetxoren gertaerea.

Joan zan osagillea Ondartzara; agindu ebazan Josetxorentzat osagarriak, eta Juana Marik artu eban ardurea osagillearen aginduak zeatz egituteko.

Eguraldia guztiz illun egoan itxasaldetik, eta Txomin Txikik otseiñagaz, etxean eukazan teilla zarrakaz arautu ebezan teillatuko zuloak.

Esan leikean Jaungoikoak ekarri ebala lau orduko eguraldi ona Josetxogaitik, berau biziratuteko egin bear zirean arazoak amaitu arte.

Eguerdian, arrigarrizko illuntasun bategaz etorri zan barriro ekatxa len baizen gogor, ta iraun eban biaramon illuntzera arte.

Ontzi galdua ta mastak joan zirean zatitan.